27 noviembre 2014

Euskararen eguna!!!



Euskararen Eguna Institutuan

Abenduaren 3an ospatzen da Nazioarteko Euskararen Eguna. Hau dela eta ekintza batzuk burutuko ditugu institutuan aste horretan zehar. Hauek izango dira:

Batxilergoko ikasleak:  Durangoko Azokara (euskal kulturaren inguruko mota ezberdineko materialen erakusketa eta salmenta) joango dira abenduaren 5ean.

DBHko 4. mailakoak: Herri kiroleko jolasetan arituko dira abenduaren 3an, klaseko 6. Orduan.

DBHko 3. mailako ikasleak:  “Arkimedesen printzipioa” antzezlana ikustera joango dira, Principal antzokira abenduaren 3an, 11:15ean.

DBHko 2. mailakoek: Klasean prestaturiko dituzte bertsoak bertsolari baten laguntzaz eta euskararen egunean gimnasioan abestuko dituzte. Bertsolaritza saio batean hartuko dute parte.

DBHko 1. mailakoek:  Abenduaren 3an klaseko azken orduan euskal kantak abestuko dituzte eta talde batek txirula joko du klasez klase.

Irakasle eta gurasoentzat: Hitzaldia: “XX.mendeko euskal aldizkarigintza” . Imanol Barrutia. Institutoko liburutegian 17:00

Atsenaldietan
  • Abenduak 1, Astelehena: Músika
  • Abenduak 2, Asteartea. Euskararen inguruan grabatutako bideoaren emanaldia.
  • Abenduak 3, asteazkena. Dantza plaza erraldoia ohorezko agurrarekin partehartzaile guztiei: guraso, irakasle, ikasle, … (norbaitek baldin badaki txistua jotzen edo aurreskua dantzatzen, esan, mesedez, parte hartzeko ere bai. Etorriko gara euskal jai eguneko jantziarekin).
  • Abenduak 4, Osteguna (Ostegunamuno). Joko tradizionalak: igelarena, kanikak, txanponarena, makilarena , asteko egunena, uztaiarena…
  • Abenduak 5, ostirala. Musika

Erakusketa: XX. Mendean Zehar Euskal Aldikarigintzaren Inguruan Erakusketa. Abenduan zehar ikusgai beheko solairuan.


Aurkezpena. Ohianeder, Euskararen Etxea

Oihaneder Euskararen Etxea aisialdiari eta kulturgintzari lotutako topagune naturala da, eta Gasteizko Kafe Antzokia egitasmoaren oinarrietako bat.

Euskara du ardatz, eta euskarazko adierazpide artistiko ororen erakusleihoa da. Kulturgune eta sorgune izateko bokazioarekin jaio da. Sortzaileen elkargunea da, formaziorako espazioa, eta batez ere euskaltzale zein kulturzale guztion erreferentea.

Arnasgunea da, euskarari arnasa ematen baitio: euskara du hizkuntza nagusi, gainontzeko hizkuntzak bazterrean utzi gabe.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Escribe aquí tu comentario. Eskerrik asko!