17 marzo 2013

Korrika 18. Deialdia.


Gure KMa: 1.275

  Lekua Hartu: Serafin Ajuria kalean (Ancora okindegia)
  Lekua Utzi: Abendaño (Udaberria euskaltegia)
  Eguna 03/19 Ordua 22:10

KORRIKA 18ren antolatzaileok erregutu nahi dizuegu ondoren adierazten diren ardatzak errespeta eta zuen inguruan zabaltzeko ahaleginak egin ditzazuela:

- KORRIKA 18 euskararen aldeko ekitaldia da. Ez gehiago eta ez gutxiago.- KORRIKA batzordean parte hartuko duten guztiek, iritzi aniztasuna aintzat hartuz eta elkarrenganako begirunea zainduz, elkarlana bultzatuko dute.
- KORRIKAk munduan zehar zabaldu nahi duen mezua barreiatzen laguntzea izango da egin daitekeen ekimen ororen helburua.
- Lasterketa egunean, antolatzaileen oharrak kontuan hartu eta lasterketak berak izango duen antolaketa errespetatuko dute parte hartzaileek:
- Ekitaldiaren goiburua jasotzen duen KORRIKA pankarta eramango da lekuko-eramailearen atzealdean.
- Lekuko-eramaile guztiei behar den begirunea erakutsiko zaie.
- KORRIKA 18ren petoa antolatzaileek banatuko dutena da.
- Ibilbidean zehar oihukatuko diren leloak lasterketa hasieran eta amaieran joango diren antolatzaileon furgoneten megafoniatik zabalduko direnak izango dira.

Azkenik, berriro ere gogorarazi nahi dizuegu hemen adierazi direnak antolatzaileen nahiak direla eta zentzu horretan gogoan izan eta errespetatu ditzazuela eskatu behar dizuegu.


Eta izaten diren ekintza guztiak Blog honen eskubiko sutabean eskura dituzu 

Iphone


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Escribe aquí tu comentario. Eskerrik asko!