Kaixo, Miguel de Unamuno ikastetxeko amatxo eta aitatxo!
Gure hirian zazpi urte bete dituen Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeko gonbitea luzatzeko idazten dizugu. Urterik urte sarea handituz doa eta ia 600 lagunok osatzen dugu eta zu gurekin nahi zaitugu!
Mintzalagunaren helburua euskararen normalkuntzan eragitea da, euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak hitz egiteko ohitura edo aukera ez dutenekin elkartuz.
Etxeko hizkuntza-ohituretan eragiteko asmoz gainera, Gasteizko 20 ikastetxetan, GURASOLAGUNA aldaera eskaintzen dugu. Gurasolagunak ikastetxe bereko gurasoak euskaraz hitz egiteko elkartzen ditu, gutxienez astean behin ordubetez, partaideek erabakitzen duten toki, egun eta ordutegian.
Asteroko hitzorduaz gain, beste taldeetako kideak ezagutzeko eta seme-alaben parte-hartzea sustatzeko ekintza osagarri desberdinak antolatzen ditugu.
Miguel de Unamuno ikastetxeko gurasoek osatutako talde berriak sortu nahi ditugu.
Interesa izanez gero www.gasteizkomintzalaguna.com web-gunean matrikulatzeko aukera duzu. 2013/2014 ikasturteko kuota 15 €-koa da.
Honenbestez, gurasolaguna egitasmoko partaide izatera animatzen zaitugu Gasteizen euskara gehiago erabili eta entzun dadin!
SUPERGURASOLAGUNAK – ELKARTU GUREKIN!!
www.gasteizkomintzalaguna.com
*Parte hartzeko baldintzak: Euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izatea (6.urratsa edo baliokidea) eta astean behin ordubete inguru zure taldearekin biltzeko konpromisoa hartzea.
*Info +: Zuriñe Etxeberria zurine@gasteizkomintzalaguna.com 648 907 565
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Escribe aquí tu comentario. Eskerrik asko!